13.ASTEA Egun bat gutxiago izanik, diseinu elektronikoa egiteari ekin genion.Eskema ondo egiteko hainbat elementu falta zirela konturatu ginen,beraz web orrian eta internetean zehar bilatzen aritu ginen.Sarea oso gaizki zebilen eta horrek denbora asko kendu zigun,gainera, artxibo pare bat deskargatzea lortu genuenean, ez zutela balio konturatu ginen. Horren harira, bi ordenagailutan banatu ginen azkarrago ibiltzeko; Batek piezak bilatzen jarraitu zuen eta besteak artxibo horiek baliagarri izateko nola eraldatu bilatu zuen. Falta zaizkigun 3D elementuak: CNC Shield Nema 17 Behar ditugun artxibo motak: .stl .obj .svg Bereziki bisitatu genuen orrialdea: https://grabcad.com